gilkitxaro antzerki taldea

antzerki talde baten egunerokoa

Lana estreinatu dugu eta oso pozik gaude, apurka hazten joango da eta gu gero eta gehiago gozatzen. Baina baita ikustera gerturatzen zaretenak. Martxoan geratzen zaizkigun emanaldiak: - martxoak 22, osteguna, Santurtziko Kresala Kultur Aretoan 20.00etan - martxoak 23, ostirala Zumaiako Aita Mari antzokian, 12.00etan (Korrika Kulturala)


Antzezlan berrian entzungo den musikaren zatia grabatu dugu gaur eguerdian. SPlitt 77 taldeak Errekalden duen lokalean egin dugu. Zein txukun eta dotore jarri duten gainera txoko berria! Gontzal Gutierrezek sortutako kanta bi grabatu ditugu: "Balls" eta "Experimentin". "Honolulu, leku bat" obran zehar entzungo dira kanta biak. Gontzalek berak trikia jo du eta Ekaitz Hernandez soinua eta grabazioaz arduratu da. Ekaitzek berak ere obrarako zenbait musika konposatuko du eta nahasketak egingo ditu. Halako kasuetan gertatu ohi den bezala momentu magikoa bizitzeko aukera izan dugu. Eta, azkenean...


"Honolulu, leku bat" Gilkitxaroren lan berria Martxoak 13 estreinua Bilboko Kafe Antzokian 20.00etan Korrika Kulturalean aurkeztuko dugu gure seigarren antzezlana. Formatu txikia aukeratu dugu berriz ere, bidaia handia egiteko formatu txikia, poesiaz bizitzeko eta alitzeko formatua... beste bizitza bat posible delako   Etxebizitzaren jabe izatea gaur egungo mendebaldeko gizakion ezinbesteko nahia bihurtu da.   Egoera aztertzeko Elmer eta Lulu, tokian toki eta lekuz leku esperimentatzen ari dira.    Etxebizitzak alaitasuna, jakinduria, maitasuna, dibertimendua eta adimena...