Orgasmo bat

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-03-17 07:14

Lehengo batean klasean irakurritako testuak honakoxe izenburu hau zuen. Neska bati benetan gertatutakoa kontatzen omen zuen, kontua zera zen, neskak bere sakelako telefonoan mutil lagunarentzat bideo batzuk grabatu zituela. Bideo horietan bera agertzen zen masturbatzen. Behin ordea, deskuiduz edo, telefonoa taberna batean utzi zuen ahaztuta eta konturatu zenerako norbaitek eramana zuen. Handik gutxira herri osoan zabaldu ziren bideoak eta neskak azkenerako herritik alde egin beharra izan zuen.


Hau adibide bat besterik ez da, baina internet eta teknologia berrien alorrean horrelakoak maiz gertatzen dira. Internet mundu zabal bat da eta ez diogu zertan beldurrik izan behar, baina buruarekin jokatu behar dugu zer egiten ari garen jakitun garela. Informazio asko barreiatzen da sarean, eta ez duzu sekula jakingo zuri dagokizun informazio hori noizbait kontra etorri lekizukeen.

Interneten lasai nabigatu daiteke baina beti ere zentzuz jokatu.


Utzi iruzkina: