Hiru txerrikumeak ABENDAÑO

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2007-12-20 00:00

Baziren hiru txerri

Amaren altzora

Eta gainera zeuden

Etxean gustora

Amak egin nahi zuen

Beraiekin proba

Ta bidali zituen

Etxetik kanpora

 

Txikiak egin zuen

Guztiz lastozkoa

Eta ertainak berriz

Bat egurrezkoa.

Handiak azkenean

Dena harrizkoa

Bakoitzak egin behar

Bere etxetxoa

 

Gazteena joan zen

Etxea egitera

Lastozkoa zen eta

Txikia gainera

Otso beldurgarria

Hurbildu atera

Putz eta putz eginez

Bota zuen behera

 

Otsoa iritsi eta

Goseak zegoen

Txerriak jan nahi baina

Ixkutuan zeuden

Hala ere otsoa

Burugogorra zen

Egurrezko etxea

Errez bota zuen

 

Otsoa azkar joan zen

Harrizko etxera

Tak-tak atea ireki!

Bai zera! Bai zera!

Azkenean bota zen

Tximinitik behera

Ipurdia erreta

Irten zen kalera

 

 ABENDAÑO IKASTOLA 6.A


Utzi iruzkina: