Bertxoko's first round

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2011-11-11 12:07

Bertxoko sariketa berriz ere gurean da.
Pasa den astean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa Gasteizen. Bertan, Peio Ormazabal, Aimar Karrika, Amaia Lasaga, Jagoba Apaolaza, Ainhoa Mujika eta Ekaitz Samaniego, Beñat Goitiaren esanetara. Agurretik harritu zuten publikoa bertsolariek, saioa ederra izan zen, ale gogoangarririk ere utzi zuelarik.
 Saio honetatik Azaroaren 25ean Aramaion jokatuko den finalerako sailkatuak Ekaitz Samaniego gasteiztarra eta Peio Ormazabal arrigorriagarra izan ziren.
Aipatzekoak Amaia Lasagaren lehen parte-hartzea Bertxoko sariketan, baita Errexala elkarteko afaria bezain giro goxoa.
Hurrengo saioak Azaroaren 11an Kanpezun eta Azaroaren 18an Agurainen izango dira.

BERTXOKON EGINGO DUGU TOPO!


Informazio gehiago: www.halabedi.org


Utzi iruzkina: