Abtx09: Igandean erabakiko da FINALA

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-03-18 12:32

Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako Finalera
Ehundik gora lagunek berotu zuten Zigoitiako saioa. Bertsolari guztiek utzi zituzten ale ederrak, baina, Agirre izan zen nabarmen gailendu zena.
Puntuazioa: Manex Agirre (334), Iñaki Viñaspre (324), Rikardo Gonzalez de Durana (313), Juan Mari Juaristi (311), Izar Mendiguren (298.5), Serapio Lopeze (260).

Datorren igandean (martxoaren 22an), Aramaioko saioaren ostean erabakiko da zein bertsolari lehiatuko diren Gasteizko Printzipalean. Oihane Perea, Asier Otamendi, Xabier Igoa, Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez eta Zigor Enbeita arituko dira finalerako txartel bila Aramaioko Kultur Etxean. Arratsaldeko bostetan hasiko da saioa eta Lierni Altunak gidatuko du.


Utzi iruzkina: