1. Finalerdia igandean ZIGOITIAN

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-04-09 14:19

 

Arabako Kuadrilla arteko txapelketa finalerdietan da eta Elkarteak orain artekoaren balorazioa egin du. Laburbilduta, hasierako kezka eta zalantzak poz eta parte hartze zabala bihurtu dira. Igandean, Apirilaren 11a,  lehen finalerdia jokatuko da Zigoitian, eta gasteizko Kakiturri eta Aramaio lehiatuko dira. 17:30etan ZIGOITIA ARETOAN.

Bertso sorta kolektiboetan, Aldabazaleak, Maeztuko bertso-eskola eta "Bertsoaren saltsan" izango ditugu nor baino nor.

Hiru saio jokatuko dira denera eta talde bakoitzak bina jokatu beharko ditu. Saio guztietako puntuazioa batuz puntu gehien daukaten bi taldeak pasako dira MAIATZAREN 8an GASTEIZEN izango den finalera.

Animoak bero-bero dauzkatela jakin dugu erredakzioan. Kamiseta aldatu beharko dute gure beteranoek... Aupa Gasteiz! berde ke te kiero berdeeeee!

 


Utzi iruzkina: