Zer kultur eredu?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-04-11 08:17
1

garaigoikoa 1460356158602

Saizarbitoriak arrazoia ote du?

Euskararen normalizazioa dela-eta justifikatzen da askotan gehiengoak kontsumitzeko pentsatutako kultur eredu hori. Zer iruditzen?

Uste dut euskararen suspertzea etorri zela beste bidetik, modernotasunetik. Eta beti aipatzen dut ikastolen eredua: jendeak ikastolak aukeratu zituen euskaraz zirelako, bai, baina irakaskuntza aurreratuagoa zelako ere bai, modernoagoa; eta irakasleak konprometituagoak zirelako. Iraultza izan zen eskola espainolaren aurrean. Literaturan-eta ere antzera: aldaketa ez zen etorri XIX. mendeko eta XX. hasierako teatro herrikoiaren bidetik, modernotasunetik baizik. Gero jendeak horren atzetik egiten du, baina bidea kalitatezko gauza berritzaileak markatu behar du. Gainera, esperientziak ere hori erakusten du.


Utzi iruzkina: