Azatzak 75: Katalogoa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-11-18 11:33

Berriki irakurri diot Jon Sarasuari euskarazko kulturgintzak erresonantzia-kaxa indartsuagoak behar dituela. Uste dut horretan denok ados gaudela. Kulturgintzakoak eta kulturgintzakoak ez direnak. Kontua da zelan lortu erresonantzia-kaxa indartsuagoak. Eta nik neuk ere ez dut erantzunik.

Dena den, badaude kaxa batzuk eta horien berri ematen saiatu naiz azatz hauetan. Gaurkoan ere beste kaxa bat dakart hona: katalogoa. Hasiera batean, Nafarroako euskara zerbitzukoek abiatu zuten. Gero elkarlana areagotu, eta EAEko hainbat euskara zerbitzuk ere hartu zuten parte. Hasiera batean, paperean ematen zen argitara. Orain internet bidez ere zabaltzen da. Hainbat etxetara heltzen da, hainbat herritan, hainbat eskolatan, hainbat euskaltegitan. Erresonantzia-kaxa bada, ezta?


Utzi iruzkina: