Luistxo Fernandez

gara 1456132714077 gara | 2007-02-16 11:18

Aspaldi jada, Luistxo Fernandez etorri zitzaigun itzaldi bat ematera.

Egia esan ez zitzaidan oso interesgarria egin berak esandakoa, zeren eta ni ez naiz mapak erabiltzen dituen horretakoa.

Egia da Tagzania edota google maps bezalako programak oso ongi daudela erabiltzen dituen jendearentzat. Bertan oporraldietako bidaia, bidea, ikusitako gauzen kokalekuak... beste pertsona batzuei lagun diezaieke beraien oporrak planeatzen, baina nire kasuan ez dudanez asko bidaiatzen eta are gutxiago lekuak nun dauden gogoratu... ez dut uste erabilgarria egin zaidanik.

Joxek ere bere ikasgaiean, horrelako programak erakutsi dizkigu baina uste dut zaila dela guztiaz gogoratzea.Are gehiago ez baduzu gidatzen, jaja.

Beraz ongi iruditzen zait jendeak saletasuna izatea horrekiko, baina nik ez daukat zaletasun handirik, beraz ez dut uste nire maparik ikusiko duzuenik.


Utzi iruzkina: