Jexuxmai Lopetegi "Ez da horen sinplea" (*ZART)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-04-25 12:57

pyromanya@hotmail.com 1682420430784

Dagoeneko hamar disko dauzka argitaratuak Zarauzko bakarlariak; gustu onez eta ñabardura dotorez jantziak eta amerikar sustraiadun konposizioak izan ohi dira bereak. Barneranzko bidaiak ohikoak dira bere obran, giro pausatuen eta itxuraz sinpleen bila doazenak (“Sinplea”, “Belauna jazz”, “Hondarreko eguna”...), benetan jotzeko aski konplikatuak diren arren. Rock and rolla zainetan darama ordea Jexuxmaik, horregatik ez dira falta energiaz betetako kantu oldarkorragoak: “Fotomatoian”, “Pertsonarena”... guztira rock musikara hurbiltzen diren bost kantu, baina denen gainetik akaso “Hartutako zidorra” eta “Idazle hilen ostatua”, biak ala biak gure protagonistaren kantu borobil horietakoak. “Lesbos” kantuaren Jazz kadentziak daukan gantxoa ere kontuan hartu beharrekoa da. Lan interesgarria.


Utzi iruzkina: