Algoritmötik At "I"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-11-21 14:17

pyromanya@hotmail.com 1700572838833

Zizur herritik datorkigu aurtengo enegarren sorpresa musikala. Bederatzi kantu hauen musikaltasuna eta pasioa zalantzan jarriko dituenik ez dago. Erritmoen bortxatzeak (Komeriak, Gacelas), kantu guztien erabateko jostagarritasunak (batzuetan xuxurla eta gehienetan sua eta garra daukatenak), kontrastez beteriko piezek eta tramankulu zenbaitek (Amapolak, Surdez Lermontov edo Gure elizgizonak bizarro eta adiktiboek) post-hardcoreak eman ditzakeen fruituak islatzen dituzte. Bortxa eta erasoa ere ez dira falta hainbat kantuetan. Ahotsa bigarren plano batean badago ere, ekarpen oso aberasgarriak egiten ditu Hona iristean, Surdez Lermontov, Amapolak eta abarretan. Musika jolas moduan eta era berean eraso bezala ulertzen dutenentzako disko aproposa.


Utzi iruzkina: