Filosofo bat gure artean

evaristo 1456132630897 bidaiatzen | 2008-04-11 14:10

innenarity DANIEL INNENARITY

Nola biziraun dezakegu ezagupenaren gizartean? Zer egin dezakegu jasotzen dugun gehiegizko informazioarekin?

 Informazioaren gestioan dago gakoa; guretzat baliagarria edo interesgarria iruditzen zaigun informazioa soilik eskuratzean datza. Daukagun denbora mugatua denez, hots, ez dugunez jasotzen dugun informazio guztia aztertu eta geureganatzeko denbora nahikorik, informazioa gure interesen arabera kudeatzen ikasi beharra daukagu, une askotan eskuragarri eduki arren, informazioa baztertuz eta gaia idei nagusi baten inguruan bakarrik landuz, honela dispertsatzeko arriskua ekidituko dugulako.

 Informazioaren gehiegikeri honen aurretik ikaskuntza eta ondorioz gizakiok zeuzkaten ezagupenak egungoekin alderatuta oso bestelakoak ziren: Gure aiton-amonek jakin zezaketen guztia jakin ohi zuten denbora zeukatelako zituzten baliabide guztietaz baliatzeko. Gaur egun, ordea, hainbeste dira aztertzeko ditugun informazio-iturriak ez daukagula guztiak ezagutzeko denbora nahikorik. Ondorioz, gure aurrekoak arlo askotan adituak ziren eta gu ordea materia gutxi batzuetan adituak izateko bakarrik daukagu aukera; espezializatu egin behar gara aditu izateko, memoria mugatua daukagulako.


Utzi iruzkina: