Atzera Begira (I) Mitina

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-02-20 12:04

Aste honetan hainbat efemeridek iraganera begiratzera behartu naute.
Alde batetik, hauteskundeetarako kanpainan gaudenez  ekitaldi ezberdinak antolatzen dira, baina guztien artean datorren martitzenean Eibarren ospatuko denak (duenak) aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit burura.
Oso gaztea nintzenean, 13 edo 14 urtekoa, justu-justu Diktadura ostean, Sozialistek Estatuko Espainoleko lehendabiziko mitina ospatu zuten Astelena frontoian.
Arrakastatsua izan zen mitina eta frontoia gainezka egon zen. (Bere) Buruzagi nagusiak ekarri zituzten Sozialistek eta baita ere handik urte gutxira Espainiako Gobernuko Presidentea izango zena Felipe Gonzalez.
Aurten, sozilaistek, itxaropentsu(ak) baitabiltza, hizlari eta leku bera berreskuratu dute mitina ospatzeko. Denbora dexente pasatu da eta gaur egun ez du ematen hain erraz beteko dutenik Frontoia, ikusiko dugu.
Kontu hau garai hartako korreriak ekartzen dizkit...
Kakaume izan arren talde politiko batean genbiltzan. Beno talde edo horrelako zerbait zen lagunok muntatu egin genuena: IAT "Ikasle Abertzale Taldea".
Diktaduraren arrasto asko mantentzen ziren gizartean. Akordatzen naiz nahiko arrunta zela Polizia eta Guardia Zibila kaleetan egotea baina guk, hala eta guztiz, gure ekintzak egiten genituen "Galerias" parketik panfletoak botatzen, hormetan pintadak egiten edo leku estrategikoetan txartelak jarrita.
Mitinaren bezperan, guretzat "espainolista" hutsak baitziren etorritakoak..."ausartu" egin ginen Astelena Frontoiko atarian gure txartelak jartzera...
"Ha nacido un nuevo grupo
 IAT
Ikasle Abertzale Taldea
GORA EUSKADI ASKATUTA"
Ez dakit zer pentsatuko zuten Aironfix eta rotuladorez eginda zeuden  txartel "txapuzero" horiek kentzen ari zirenean...
Guretzat ausardia itzela izan zen hura...hain inozoak ginen...enfin...


Utzi iruzkina: