Abenduko Hilaren

euskalherrian 1456132497320 Euskal Herrian | 2011-03-18 19:51

Abenduko hilaren

  • Hitzen egilea: Herrikoia
  • Musikaren egilea: Herrikoia

1
Abenduko hilaren
hogeita lauean
Jesus gure jabea
jaio da gauean.
Gu ipintzeagatik
izate hobean,
bihotzak zuzenduta
zerura bidean.

2
Jaungoikoa estalpe
zokoan jaiotzen,
astoa ta idia
arnasaz berotzen.
Zeru lurren jabea
zaigu lurreratzen,
gu guziongatikan
honela humiltzen.

3
Jaungoikoa mundura
gizon eginikan,
horra nola jaio dan
Mariagandikan.
Batere galdu gabe
garbitasunikan,
beste ama bat ez da
horrelakorikan.

4
Amari Jose eman
zitzaion senartzat,
Jesusek izan zitzan
biak gurasotzat.
Hemen bizi geranak
hartu behar ontzat,
mesede haundirako
dira guziontzat.

5
Nork pentsatu zezakeen
Jesus haur apala
gizona salbatzera
etorriko zela?
Bizi gaitezen bera
maitatutzen dala,
gu zeru ederrera
eraman gaitzala.

Musika entzuteko eta partitura ( PDF ) :

http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/user/anon/page/kantuakdetalle?gid=10615

 


Utzi iruzkina: