ALEKSEI NAVALNI

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2024-02-21 19:32

belokijmari@gmail.com 1708540999203

Scott Ritter

Scott Ritter gaur egun Interneten maiz mintzatzen den estatubatuar ezaguna da. AEBetako Marineen Gorputzeko Inteligentziako ofizial izana eta NBEaren Batzorde Bereziaren arma-inspektorea. Nolabait esanda, AEBetako goi mailako instituzioetako dinamikak ongi ezagutzen dituen pertsona. Informazio iturri zuzenetara iristeko erraztasuna duenez, sinesgarritasun osoa ematen diogu Aleksei Navalni bezalako pertsonaia ezagunaren inguruko iritziak ematen dizkigularik. Hauek esan ditu Aleksei Navalniren inguruan Youtuben zabaldu berri duen elkar hizketan.

Aleksei Navalniren profila

Boris Yeltsin hil eta gero, CIAren helburu nagusia Vladimir Putin Gobernutik kentzea bihurtu zen. 1990ko hamarkadan, Sobiet Batasuna desegin zen garaian, Errusia birrinduta zegoen eta heldutasunera iristen ari zen gazte asko bezala, ez zuen bat egiten hondamendi hartan geratu zen Errusiarekin. Iparra galduta eta ozpinduta, Mendebaldean bilatu zuen soluzioa. Gorrotoak eraginda, Aleksei Navalnik Errusiari traizioa egin zion. Ez zen pertsona zintzoa.

Navalni arrazista zen, Arraza Zuriaren nagusitasunaren aldekoa. Georgiarrak labezomorroak direla zioen eta txetxeniarrak, musulman izate hutsagatik, hil egin beharko liratekeela.

Ustelkeria eta traizio kasutan harrapatua izan zen. CIAk sostengatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeek diruz lagunduta Vladimir Putin Gobernutik botatzeko lanetan jardun zuen. AEBetako Enbaxadak hautatuta, Yaleko Unibertsitatera eraman zuten, non bertako ikasketak eta CIArako prestaketa lanak egin zituen. Errusiar izaerarekin lotsatuta, errusiar harrotasuna sustatzen zuen Putinen aurkako lanetan jardun zuen. Barru beltza zuen pertsona zen, hasieratik izan zen CIAren agentea eta hori izan zen Errusian gorrotatua izateko arrazoia. Sekula ez zuen bilatu oposizioko liderra izatea eta hauteskundeak irabaztea. Bere helburua Errusian demokrazia ezabatzea izan zen.  

Navalni pozoituta?

Mendebaldera etorri zenean, ez zuten frogarik erakutsi. Salaketa hori komunikabideen bitartez zabaldu zen eta gaia hor geratu zen.

CIArekin tratutan

Mendebaldera etorrita, CIArekin harremanetan jarri zen. Berriz Errusiara bidaltzeko prestatu zuten. Mutil argiagoa izan balitz sekula ez zatekeen Errusiara itzuliko . Bazekiten epaiketa bat jasan beharko zuela, baina Putini kalte egiteko onuragarria izanen zela pentsatu zuten, Putin politikoki ahulduta aterako zela. Baina ez zen horrela izan eta kartzelan bukatu zuen ustelkeriagatik. Akusazio errealak izan ziren, iruzurrarekin lotuak. Ondoren epaiketa gehiago izan zuen eta are larriago bihurtu zen bere egoera, zigorren arabera kartzelako egoera estutu egiten delako.

Navalniren heriotza

Kartzelan sartzerako osasun arazoak zituela azaldu zuen. Heriotza naturala izan du. CIAk ez du hil, inork ez du hil. Heriotza hau Putini oraintxe gerta zekiokeen gauzarik txarrena da. Hauteskundeen atarian egun hauetan egiten ari diren espekulazio hauek guztiek ez baitiote mesederik egiten. Giro kaltegarria sortzen diote, bere aurkakoa.

Navalni preso politikoa?

Navalni ez zuten kartzelaratu arrazoi politikoengatik. Diruzalea zen. Errusian ez zuen babes sozialik, mundu guztiak traidorea izan zela bazekielako.  

joan mari baloki kortexarena

2024-02-21


Utzi iruzkina: