ONGI ETORRI!!

Abian da Orioko Etxeluze gaztetxeko blog berria (batzuek kantzontzilo edo kuleroz baino sarriago aldatzen dugu web-gunez!!!).

Saiatuko gara astero hau bizirik mantentzen, asanbladetan landutakoa, ekitaldi ezberdinetako argazkiak edo programazioaren berri ematen.

                  

 Bloga zeharo irekia izatea nahi dugunez, zerbait idazteko gogoa duen edonoren argazki, iritzi artikulu nahiz bertso edo txiste publikatzeko asmoa dugu. Horretarako, zuen kalapitak gaztetxea.orio@gmail.com helbidera bidali besterik ez duzue.

 Kontuak horrela, ea denon artean gunetxo hau geure komunikaziorako plaza egoki bilakatzen dugun.... !!!!!

 SALDA BERO OILASKO, ETA MUXU GOXO ASKO!!!


Utzi iruzkina: