Maratoi baten hornidura puntuan: EUSKARAZ BAI!

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-11-22 11:26


argazkiak ikusteko egin klik hemen
Euskararen normalizazioa, euskararen egoera eta euskararen etorkizunaz jardun genuen atzo iluntzean. KONTSEILUAK 10 urte bete ditu, beraien hausnarketa gurekin elkarbanatzeko asmoz Aritz Zubiate gonbidatu genuen. Etorkizunerako erronka garbia jarri du mahai gainean KONTSEILUAK: azken urteetan euskararen aldeko indar metaketa batetik eta BAI EUSKARARItik EUSKARAZ BAIra igaro beharraren premia alegia. Egun, ez baita nahikoa, euskararen aldeko jarrera bat, hanka motz geratzen gara. Beharrezkoa da, konpromisua. Normalizazioaren alde eta euskarak jasaten duen diglosi egoera gainditze aldera; konpromisoak, norbanakoenak, herri mugimenduetako eragile, lantegi, ikastetxe eta administrazio ezbedinenak izan behar dira.
Bakoitzak bere mailan eta dagokion arduraren mailan eragin behar du, baina, ezin bestekoa da euskararen bidea zabaldu nahi badugu arloz arlo, gunez gune, euskara ikasi erabili eta euskaldunon hizkunz eskubideak bermatzea.
            
Euskaraz Bai adierazpena zabaldu du Kontseiluak, eta Etxebarrin  ere jaso ditu (eta jasotzen ari da atxikimenduak), gero, Abenduaren 13an BECen egingo den ekitaldian agiri horri atxikimendua eman dien Euskal Herriko gainontzeko herritarrekin bildu eta festa ederra ospatzeko.
Beraz, kontseiluak bota du erronka berria, hamar puntu garrantzitsuko proposamena. Orain guri dagokigu euskararen normalizazioaren maratoian aurrera egitea.
Gogoratu euskararen agendak aurrera jarraitzen duela, hurrengo zita, abenduaren 6an 17:00etan euskararen eguna ospatzeko izango da. BEstalde, BECera joan nahi dutenek eman autobuserako eta sarrerentzako (doan da) izena abenduaren 4a baino lehen herriko denda eta tabernetan.


Utzi iruzkina: