Berritxuarrek be Eroski, ez noski!

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-02-06 02:44

Berritxuarrek be Eroski ez noski! Beste ekonomia eta bizi eredu baten alde!



Berritxuko gazte asanbladaren oharra:

Hilaren 12an Berritxuko gazteok beste ekonomia eta bizi eredu baten aldeko arrazoiak banatu genituen. Horretarako perrexilaren ekintza deituriko ekimena burutu genuen; herritik igarotzen ziren kotxeak gelditu eta Eroski ez egiteko arrazoiak kaleratu genituen esku orri bat eta perrexil zati batekin.

Perrexilak, Lea-Artibaiko azken nekazal produktua irudikatzen du. Errenteriakoa ez da Euskal Herrian ireki nahi den lehen merkatal gunea, eta badakigu horrek nola eragiten duen gure inguruko herri eta bizi ereduan: herriko denda txikien itxiera, eta horrekin batera kaleko giroa eta erlazio sozialak murriztuz, ciudad dormitorio delakoa bihurtuz. Arrazoi hauek eta hemen kabitzen ez diren beste askorengatik BERRITXUKO GAZTE ASANBLADAK EROSKIRI EZ!!!


Utzi iruzkina: