Zinema eta nazionalismoa

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 19:45

Abertzaletasunaren inguruan asko eztabaidatu izan da historikoki. Eztabaidaren oinarrian ideia hau jarri izan dute askok, abertzaletasuna VS ezkerra. Alegia, ea abertzaletasuna ez al den burgesiaren eta eskuindarren tresna bat, langileriaren aurka erabiltzeko sortua. Ideia hori bandera gisa hartu eta abertzaletasunaren aurka jo izan dute mugimendu ugarik. Alegia abertzalea bazara ezin zara ezkertiarra izan.

Aberria komunitate gisa ulertzen dut nik. Identitate eta ezaugarri ugari partekatzen dituen jende multzoa. Naziotasun bera partekatzen dute jende multzoa. Horri langile klasearen betaurrekoekin begiratu ezkero, aberria zapalkuntza berdinak pairatzen dituzten langile multzoa genuke. Hau da, euskal langile borroka, ezingo dugu, langile alemaniarren modu berean planteatu. Bi sujetoak komunitate ezberdinetako parte baitira eta komunitate hauek bertako langileei ezaugarri konkretu batzuk ahalbidetzen dizkiete.

Komunitate eta identitate kontzeptuak aipatu ditut. Hauek oso ezaugarri garrantzitsuak iruditzen zaizkit, langile borroka planteatzerako orduan. Zu komunitate bateko parte bazara, zure kideen ongizatearen alde egingo duzu, zurearekin batera. Horrez gain beste komunitateekiko elkartasunak ere presentzia nabarmena izango du. Neoliberalismoaren garaian, indibidualismoaren mamua gure artean dugu, komunitate oro deuseztatu nahian. Horrek ez dio soilik eragiten abertzaletasunari, langile mugimendua ere gogor kolpatzen du. Eta aldiz komunitate izaera indartzean, herritarrok geroz eta jarrera sozialagoak hartzen ditugu. Horren adibide dira, Eskozia eta Katalunia, euren askapen prozesuak aurrera eraman ahala gizartea ezkerreko posizioetara hurbildu baita.

Ni langilea naiz bai, baina langile euskalduna, abertzale ezkertiarra.


Utzi iruzkina: