Telefonoa eta Feminismoa

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 15:33

Aurreko lan sekunetzian maskulinitatearen gaia ikertzeko plazerra izan genuen. Gizonek, beti ere genero binarioen eskeman kokatuta, berdintasunaren bidean dugun ardura eta lanaren inguruan hausnartu genuen. Ez dugu erronka makala aurrean. Lan asko dugu egiteko, baina itzalean. Izan ere berdintasunaren aldeko borrokan, zapalkuntza hori pairatzen dutenek izan behar dute protagonismoa.

Bestalde, “Sufragistas” pelikula ikusi dugu, gaiaren kokapen gisa. Pelikula bikaina. Eta eztabaidarako gaia mahai gainean jarri du. Borroka moldeen inguruko gaia. Legitimoa al da sabotaia? Legitimoa al da etxe baten barruan bonba bat ipintzea? Agian, galderak etsaiak planteatuko lituzkeen moduan ari naiz planteatzen. Legitimoa al da emakume izate hutsagatik, pertsona batek eskubide gutxiago izatea? Legitimoa al da alua izateagatik, bizitza guztian itzalean pasa behar izatea? Galdera ugari egin daitezke, eta horien kalitatearen araberako erantzunak jasoko ditugu. Gauza bat argi dut. Nik ez dut inor epaituko bere testuinguru sozial, historiko eta politikoan hartzen dituen erabakiengatik. Une bakoitzean, zapalkuntza pairatzen duten horiek pentsatu behar dute, zapalkuntza horri aurka egiteko bide eraginkorrena zein den. Muga batekin, inongo pertsonak ezin du beste pertsona baten bizitzaren gain erabaki. Hori etsaiak egiten baitu soilik. Beste mundu bat eraiki nahi badugu, etsaia baino hobeak izan beharko gara. Zentzu guztietan. Horixe da gakoa, ZENTZUA.


Utzi iruzkina: