Telebista eta frankfurteko eskola

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 20:52

Gaur egungo mugimendu ezkertiarrak ulertzeko ezinbesteko geltokia da Frankfurteko eskolaren bilakaera. Nola ulertu bestela, sexu askapenaren aldeko mugimenduak, mugimendu ekologista edo beste zenbait zapalkuntzen aurka egiten duten mugimenduak. Ordura arte, lanaren antolaketa zen borrokaren ardatza. Frankfurteko eskolak ordea, ikuspegi hau osatu eta irakurketa integralago bat burutu zuen. Jaiotzen garen momentutik gure identitatea eraikitzen dute. Zer garen eta nola izan behar garen erakusten digute, bizitzako esparru guztietan. Horretarako, komunikabideak, hezkuntza eta bestelako tresna ugari ditu egungo sistemak. Horregatik, garrantzitsua da, lanaren antolaketaz gain bizitzan eragiten diguten zapalkuntza guztiei begiratzea. Eta ez beti zapalduaren ikuspegitik, batzuetan zapaltzailearen paperean jarri eta egoera postpribilegiatu batera pasa behar genuke. Hau da, gure pribilegioen jakituz izan eta pauso bat atzera ematea alegia. Horixe bera planteatu behar genuke gizonezkoek berdintasunaren bidean. Agian garaia da, frankfurteko eskoalren bigarren edizio bati ekiteko. Izan ere, munduko mugimendu ezkertiar eta iraultzaileak iparrik gabe, maldan bera doaz. Orain da garaia, orain artekoaren azterketa kritiko bat eginda aurrera begirako norabide berri bat osatzeko. Hori bai, norabide hori ez dugu soilik teorizatuz eraikiko, praktika txikiekin eta ereduekin osatu beharko dugu.


Utzi iruzkina: