KOMUNIKATZAILEAREN DEKALOGOA

No profile photo eraiKEY | 2016-09-16 13:10
1

"Zuk zeuk daukazuna aurkeztu, esan, idatzi eta beste aldean dagoenari erreakzio bat eragitean datza komunikazioa"

Enekoitz Telleria              

KOMUNIKATZAILEAREN EZUGARRIAK

1.Egiten duzunarekiko pasioa

Komunikatzaile on batek nahitaez komunikazioa gustokoa izan behar du. Dakigunez komunikazioaren esparru askotan lan baldintzak nahiko kaxkarrak izan ohi dira, hortaz, benetan burutzen duzun lan hori ez baduzu gustuko alferrik zabiltza. Egiten duzun hori gustatzen zaizulako egin bestela aukeratu beste zerbait.

2. Ekintzailea

Ez egon beste batek zure atera noiz deituko zain, zuk zeuk jo ateak eta pertsona mugitua izan. Leku batean ez bada bestean topatuko duzu zure gustoko eremua. Hori bai etxean sartuta geldirik bazaude ez zaizu zerutik ezertxo ere eroriko.

3. Sortzailea

Sorkuntza komunikatzailearen lan tresnarik garrantzitsuena da. Zu nahiz eta teknikoki izugarrizko baliabideak dituen pertsona izan, ez baduzu ideiarik teknikotasun hori praktikan jartzeko alferrik zabiltza. Eredu berriak asmatu eta jendea harrituko duen esperimentuak egin. Sormena erabili eta ez mugatu betiko eredu eta ohituretara.

4. Pertsona jarraia

Ez itxoin azkeneko momentura arte lanak burutzeko. Jarraitasun batean funtzionatu. Izan ere oso ohikoa da azkeneko momentuan espero ez zenituen ezustekoak sortzea. Ezustekoak komunikatzailearen lagun minak dira, hortaz hauek etortzerako prest egon. Lanak planifikatu eta egunero pixkabat egin, azkeneko egunerako dena utzi gabe.

5. Aktualitateaz jantzia

Gaur egun, une batetik bestera gauzak izugarri alda daitezke. Internet eta beste zenbait tresnen zabalkundeak albiste eta gertakariak oso azkar hedatzea ekarri dute. Hortaz munduan pasatzen denaz adi egon. Azken finean gizartean gertatzen diren gauzak komunikatu behar badituz, garrantzitsua da inguruan pasatzen denaren jabe izatea. Honetarako komunikabide ezberdinak aztertzea interesgarria da.

6. Moldakorra

Teknologia berriek komunikazioaren mundua goitik behera aldatu dute. Duela urte gutxi sare sozialak ia ez genituen imaginatu ere egingo baina gaur egun oso tresna garrantzitsua dira. Honekin esan nahi dudana da, gauzak etengabe ari direla aldatzen, hortaz datozen berrikuntzetara moldatzen jakin behar dugula. Bestalde lan ezberdinak egingo dituzunez momentuko egoerara ohitzen jakin behar duzu. Agian kanpora joan beharko duzu edota, gustuko ez duzun ordutegi bat izan.

7. Erantzun azkarrekoa

Egunerokotasunean milaka arazo sortzen zaizkigu. Komunikatzaile gisa arazo hauei alternatiba ezberdinak ahalik eta azkarren eta egokien bilatzen jakitea ezinbestekoa da. Hau da, arazo baten aurrean ezin zara triste jarri eta dena bertan behera utzi, altxatu eta konponbide bat bilatzen saiatu behar zara.

8. Multimedian ohitua

Multimedia komunikazioaren tresna oso garrantzitsuan bihurtu da azken urteetan. Posible da orain arte artikuluak soilik idatzen zituen kazetari batek gaur egun sare sozialak erabili, argazkiak atera edota bideoak egiten jakin behar izatea. Gainera multimedia tresna oso egokia da oro har gazteengana komunikatu nahi duzun hori zabaltzeko.

9. Adierazkorra

Adierazi nahi duzun mezua modu argi batean adierazi. Hitz bereziak erabilita ez duzu zertan emaitza hobea lortu. Bestalde honetarako oso garrantzitsua da entretenigarria izatea. Gainera sortzen duzun proiektuaren eta zerorren itxurak ere eragin handia suposa dezake.

10. Kritikoa izan

Ez edan informazio iturri bakarretik. Gaur egun baliabide ugari ditugu informazioa eskuratzeko, hortaz, komunikatu aurretik esku artean duzun informazioa kontrastatu eta beste ikuspegi batzuekin osatu. Gainera modu honetara zure iritzia eta komunikatuarena ere osatuagoa izango da. Iturri "ofizialek" ez dute zertan fidagarrienak izan.

Iturriak:

Enekoi Telleriari elkarriketa

Hodei Arrausiren hitzaldia

Ikaskideen aurkezpen eta elkarrizketak

      


Utzi iruzkina: