Irratia eta totalitarismoa

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 20:51

Totalitarismoa kontzeptu ezaguna bihurtzen ari da, ustezko krisi finantziario honen ondorenak bizi ditugun garai honetan. Orain arte totalitarismoa, bibote xelebre dun eta altura gutxiko pertsonai igungarri batzuekin lotzen genuen, Hitler edo Franco generalarekin alegia. Totalitarismoa beraz, diktaduraren sinonimotzat har genezake. Hau entzundakoan berehala datorkigu burura, M15, Occupy Wall Street eta horrelako mugimenduen diskurtsoa.

“Gaur egun ez al gara ba diktadura ekonomikoan bizi? Beste modu batera esanda, herritarrok ba al dugu ekonomiaren gain erabakitzeko eskubiderik?”

Galdera horien erantzuna Grezian bila dezakegu besteak beste. Nola ahaztu, Alexis Tsiprasen gobernuak gauzatutako erreferendumean ateratako emaitzari, Europak edo hobeto esanda Troikak, jaramonik egin ez zionekoa. Hortaz kapitalismoa bera, ez ote da totalitarismo kamuflatu bat? Agian liberalek aldarrikatzen zuten askatasun hori, ez ote da diktadura forma batean bihurtu? Herritarron esku omen dago etorkizuna, hala diote batzuk. Argi izan dezagula etorkizuna ekonomia ere badela. Hori ere gure esku baitago.


Utzi iruzkina: