Internet eta pentsamendu likidoa

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 20:53

Pentsamendu likidoaren garaian bizi omen gara. Pentsamendu likdoaren ondorio izango da agian jendartea bera ere likidoa izatea. Hori argi ikusten da, herri mugimenduaren bilakaeran. Edo hobeto esanda militantzia ereduen bilakaeran. Blokeetan banaturiko jendartetik, jendarte likidorako trantsizioa bizi dugu. Hori horrela izanik, askori kosta egiten zaie (zaigu) egoera hori interpretatu eta horren neurriko erantzunak planteatzea. Identitaren galerak edo hobeto esanda identitate ezberdin ugariren sorrerak jendartearen antolaketa aldatu du. Orain arte, jendartea blokeetan banaturik zegoela aipatu dut, eta bloke hauen eliteek edo buruek blokeak mugitzeko gaitasuna zuten. Duela gutxi ZuZeu plataforman eztabaida bizia egon da “Maltzagaren” inguruan. Bertan prozesu independentista martxan jartzeko pausoen inguruan eman zen eztabaida. Nire ustez egungo jendartea, jendarte likido bat dela ikusirik, argi izan behar dugu eliteen arteko itunak ez duela burutuko prozesu independentista. Horregatik gehiengoak eraikitzea dagokigu, baina orain arteko eskemak pixkanaka alde batera utziz.


Utzi iruzkina: