AURKEZPENAK

No profile photo eraiKEY | 2017-04-07 21:21

Euskal Herriko ekosistema komunikatiboa aztertu eta ezagutzeko aukera izan dugu azken hiru asteetan. Honela, Tokikom, Berria taldea, Argia, Zinemaldia…ezagutu ditugu. Lan honen helburuetako bat, etorkizunean gure burua non ikusten ote dugun irudikatzea omen zen. Ez da ez erronka makala.

Komunikazio priektu ezberdinen artean batek nire arreta piztu du. Hain zuzen ere ARGIAk. Iada pare bat urte pasa dira etxean astero astero ARGIA aldizkariaz goazatzeko aukera dugunetik, hala ere, bere sorreraz eta antolaketaz ez nuen ideia handirik egia esan. Azpimarratzekoa da, euren baloreei nola eusten dieten, eta geroz eta esku gutxiagotan dagoen komunikazioaren unbiertsoan nola topatu duten euren lekua. Ez da erraza, ahotsik ez dutenei ahotsa emanda, arrakasta izatea, edo behintza bizirik irautea, eta horixe lortu du hein handi batean ARGIAk. Bestalde antolaketari dagokionez, txalogarria da horrelako antolaketa demokratikoa izatea, erabakiak hartzerakoan edo soldatak kobratzerakoan. Proiektu honen identitate propioa du, autonomoa, eta gainera herri gisa identitate bat eraikitzen lagun digu, hain zuzen ere jendarte likidoen garaian. Horregatik euskal esparru komunikatiboan ezinbesteko proiektuak dira, ARGIA eta antzekoak.

Azkenik lanaren helburua bazen geure burua enpresa edo proiektu horietako batean irudikatzea, esan beharra daukat, ez dudala lortu ene burua ekosistema horretan kokatzea. Agian ez dugulako El Diario Vasco edo Teledonosti ezagutzeko aukera izan. Edo agian oraindik goizegi delako horretan pentsatzeko.


Utzi iruzkina: