Wifia bai baina...

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-06-06 11:47

Sustatu.com-en klasean Wifia izatearen inguruko eztabaidak sortu ziren denetariko iritziak partekatuz.

Egia esan, ez dut iritzia guztiz garbi. Batetik, oso erabilgarria ikusten dut Wifia edonon dagoelako, bizkorra eta erosoa delako zerbait edozein momentutan interneten bilatzeko. Erreminta ederra da  klasean zehar zalantzaren bat izanez gero, kontsulta berehala egiteko.

Baina bestetik, asko errazten ditu lanak baina hau irakasleak ere egin dezake ikasleak egin beharrean. Ikasleak/ikasleok internet-a eskura izan da tentazioa sartu eta klasetik desbideratzen gara, inguruko ikaskideak edota irakaslea bera deseroso senti araziz.

Horrela, aldeko eta aurkako aldeak ikusten dizkiot. Baina uste dut arazoaren erroa ikaslearen jokabidean dagoela. Internet, klasean behar bezala erabili behar delako, hau da, informazio bilatzaile gisa.

Nire iritzi, wifia bai baina zentzuz eta behar bezala erabiltzeko bada.


Utzi iruzkina: