Establezimendu hauetan langile gehienek (gutxienez hiru langiletik bik) badakite euskaraz. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu! Elkarbanatu


Berriro ere, propaganda egin duen aldi guztietan bezala, euskalraren aztarrenik ere ez du ageri Muebles Secoren publizitateak. Zure beharretarako, kontuan izan ezazu establezimendu honetan baztertzen zaituztela, euskaldun. Elkarbanatu


Aurten ere, Altzako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorreko entitateen elkartea den AUZOArekin elkarlanean jarraituko du Bizarrainek, elkartekideen artean euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere, zirkular baten bidez euskara elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zaie AUZOA elkarteko bazkideei.Auzoa.net Elkarbanatu


Bikain Feu Vert!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-03-04 15:38

Gaurkoan nabarmendu nahi dugu Feu Vertek egin duen ahalegina etxeetan buzoiratu duen azken eskuorrian. Bi hizkuntzetan egin duen arren, euskarari lehentasuna eman dio. Ikusi:


Jendaurrean lan egin eta bezeroari  euskaraz ulertu eta erantzuteko ezagutza nahikoa duten langileak erdiak edo gehiago dituzten  Txirrita kaleko establezimenduak


Irakurri Aizu!-n


Horrela bai!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-09-17 10:00

Bertsolari elkartea eta Nekane Rueda ileapaindegia zoriondu nahi ditugu euskararekiko erakutsi duten begirune eta txukuntasunagatik. Iaz ez bezala, Larratxoko Txirrindulari Probaren oharra bi hizkuntzetan jarri dute. Horrela BAI! Argazkiak.org | Zoriontzea Bertsolari N Rueda © cc-by-sa: Bizarrain


Establezimendu hauetan langileen erdiek gutxienez badakite euskaraz. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu!


Larratxo auzoan “Lehen hitzetik Zerbitzua Euskaraz” kanpaina martxan jarri dute Bizarrain kultur elkarteak, Auzoa merkatarien elkarteak eta Altza Euskaltegiak. Kanpaina hau Kontseiluak Euskal Herri osoan aurrera daraman jardunaren barne kokatzen da. Establezimenduetan euskararen ezagutzaren inguruko galdeketa egin ostean, honakoak dira datuak: Larratxon jendaurrean lan egiten duten %46k bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa dute eta %42k aldiz, baita euskaraz erantzutekoa ere. Kanpaina honen bidez, jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten langileen euskalduntzea eragin nah...


Zerbitzua euskaraz?

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-04-29 16:40


Ia erdiek!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-01-22 15:56

Bizarrain elkarteak aztertu du zenbatekoa den Larratxoko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Dendaz denda joan da Bizarrain elkarteko teknikaria eta galdetu du zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko. Datuak honakoak dira: 50 establezimendutan egin da galdeketa,126 langilek egiten dute lan jendaurrean,horietatik 58k dute bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa (% 46),eta 53k bezeroari euskaraz erantzuteko ezagutza nahikoa dute (% 42). ...


Bizarrain elkartea aztertzen ari da zenbatekoa den Altzako establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Horren bidez, jakin nahi dugu zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.


Bizarrainek jarraitzen du publizitatearen azterketa egiten, eta eskatu nahi dizue kontuan izatea hizkuntzaren irizpidea eguberritako erosketetan ere. Ikusten duzuenez, batzuek bere burugogorkerian darraite.   Bestalde, aipatu nahi dugu erdi-zoriontzea deitu diogun hau, euskarari testuetan trataera duina eman badiote ere, kanpainaren leloa españolez bakarrik pentsatu eta idatzi baita.


Donostialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten 205 entitateen gida argitaratu dugu Altzako Bizarrain eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteok eta Ziurtagiriaren Elkarteak, bigarren urtez.  Aurtengo gidak, iazkoak baino 49 zerbitzu gehiago jaso ditu. Liburuxkaren 6.000 ale kaleratu dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidedunei banatu zaie. Gainontzekoak, ziurtagiria duten saltokiek eta enpresek banatuko dituzte beren bezeroen artean. Gidaren bidez Altza eta Donostiako euskalgintzak dei egin nahi die euskaltzaleei euskaraz bizitzeko olatura atxiki daitezen, euskaldunok euskaraz bizitzek...


Bizarrain elkarteak abian jarri du ‘Gutxienez % 50’ kanpaina, Altzako saltegi eta establezimenduen publizitatean euskarak gutxienez presentzia hori izan dezan eragiteko. Herriko aldizkarian jarritako iragarkiak moztu eta buzoietan biltzen direnak  jaso, horiek aztertu eta gaztelaniaz hutsez edo nagusiki daudenak establezimenduari itzuliko dizkiogu, Bizarrainek sortutako iragarkia gehituta. Behar bezala ari direnak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bidez zorionduko ditugu.


Hainbat ekimen abiatu ditu Bizarrain elkarteak, zerbitzuen alorrean normalizazio prozesua eragiteko. Hurrengo asteotan ere ekintza berriak abiatzeko asmoa dugu. Orain arte egindakoak:'Erretzea badago / ezin da erre' txartela. Erakusleihoen hizkuntza egoera aztertzea eta hobekuntza proposamena egitea. Publizitatearen azterketa eta hobekuntza proposamena egitea. Euskara ikastaro berezien antolaketa.


Ekainaren hasieran egin du Altzako Bizarrain kultur elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia, eta aurtengoa laugarrena izan da. Guztira 39 dira Altzan ziurtagiria duten enpresa, saltoki, erakunde eta abarreko entitateak. horietatik zortzik lehen aldiz eskuratu dute aurten.  a55 Estilistak Arizeta Tailerrak Goizka Igeltserotza Josetxo Harategia Kokama Liburudenda Lizarpe Taberna Lotura Komunikazioa eta Internet. Emili Tindategia Iaztik datozenak Alai Loradenda Altza Euskaltegia Altza TV (www.altzatv.com) Altzako San Martzial Zahar Etxea Anaiak Taberna-erretegia Askagintza Lan...