Komunikabideetan ikusiko zenuten lez, Sao Paulo 1957 erakusketa ireki berri dute Alzuzako Oteiza Museoan. Orain 50 urte irabazi zuen hain zuzen Jorge Oteizak Sao Pauloko arte bienala, eta erakusketa bat antolatzeko aitzikirik behar izatekotan, hauxe bai dela dudarik gabe luxu guztiez primeran antolatzeko aitzakia perfektua. Bai horixe!Jorge Oteiza eta bere emazte Itziar, Huarte senar-emazteekin Sao Pauloko saria ospatzenBestalde, aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean ere izan behar du Oteizak bere tartea. Harrigarri xamarra den arren gainera Yoga-rekin erlazionatua.BAI! BAI! OTEIZA ETA YOGA...