DENBORAREN MAKINA, ARGIA, 2009-IX-20 Vindolanda (argazkian), Ingalaterrako aztarnategi erromatarra da, Adrianoren harresitik hurbil. Duela zenbait urte idazkunak topatu zituzten egurrezko taulatan eta berriki amaitu dute 111 lerroko testuaren itzulpena. Lerrook agerian utzi dute duela 2.000 urteko Erromatar Inperioko funtzionarioen ustelkeria. Taulek erromatar ofizialen aurkako erreklamazioak jaso zituzten: ofizialek garia, ogia, larrua, zerriak eta beste baliabide batzuk prezio baxuan erosteko eskubidea zuten, baina gero berriro saltzen zituzten prezioa izugarri puztu o...