AHTren aurkako erresistentzia astean egindako ekintza baten argazki eta komunikatua jaso ditugu:Gaur, 2007ko irailaren 30, “Ahtren aurkako ekintza dezentralizatuen astea” amaitzen den honetan beste leku esanguratsu batean elkartu gara, Aramaion. Feudalismoko alderdi ezberdinen arteko arteko borroka odoltsuak izan ziren tokian , Oinaztar eta Ganboatar horrela deitzen ziren gudaren jauntxook. Jauntxo feudalak, lurralde hau  gobernatzen duten aginatari politiko eta ekonomikoen arbasoak. Gaur, aintzina bezala agerikoak dira  PNVko (porlanaren jauntxoak) bando arteko gatazka, eta beti,...