Toponimia

No profile photo antzinakeriak | 2014-09-08 11:44

Mendizale guztiek ezagutuko duzue "Concurso de Centenarios" historikoa. Urte asko daramagu zaletuek arauak betetzen eta gailurretara ailegatzen. Lehen zerrenda ageri zenetik urte asko pasatu dira, larogeitik gora uste dut, eta noizean behin zerrenda hori birmoldatzen dute Federazioak dituen adituek. Gaur egun, Euskal Herri osoko eta Espainia aldeko eta Pirinio aldeko mendi ezagunenak igo ditzakegu "Concurso" hori gainditzeko.Azken birmoldaketa aurten izan da eta aldaketa batzuk sartu dira. Altuera edo kokapena gaurkotu dute kasu batzuetan, mendi bat edo beste sartu edo kendu besteetan, bain...