Grabado montado y servido. Urtarrilak 24 laburra amaitu dugu eta egia esan ez ditu gure espektatibak bete. Grabazio eguna amaitu bezain pronto konturatu ginen gauza asko gaizki egin genituela baina materiala montatzen hasi ginenean gaizki eginiko gauzak askoz ere gehiago zirela ikusi genuen. Material faltak eraginiko arazoak ez zaizkit inporta, duguna dugu eta horrekin egin behar dugu lan. Gehien izorratu nauena koherentzia falta izan da. Historioak erritmo geldo bat behar zuen, toma luzekoa, ixiltasun eta begirada askokoa eta ez dugu hiru gauza hauetako bakar bat egin. Erritmoa frenetikoa...


Ederki pasatu genuen atzo. Duela bi hilabete klaserako lan bat bidali ziguten. Irakaslearen ustez (beste inoren ustez ez) zineko istorio guztiak 8 argumentu motatan banatu daitezke eta taldetxo bakoitzari horietako bat eman zigun. Guri Ederra eta Piztia suertatu zitzaigun. Berez egin beharreko lana, argumentua eginak zeuden filmeetan bilatu eta hauekin aurkezpen bat egitean zatzan. Guri ordea, gure iluminatu eta inkonsziente izaeraren ohiturari jarraituz,  ideiari buelta bat  gehiago ematea otu zitzaigun. Eta argumentu horrekin historio bat sortuko bagenu? Gaizki j...