URBI ET ORBI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-14 12:07

Esteban Antxustegi EL PAÍS, 2005-V-2 Kardinalak Kapera Sixtinora abiatzen dira Konklabeari hasiera emateko asmoz. Ondo dakite munduaren ikusmiran daudela. Purpura koloreko jantziz hornituta, prozesio patxadatsuan, Bedeinkapenen Aretoko Jauregi Apostolikotik atera dira kaperara arte dagoen bidea egiteko, guardia suitzarraren babesean. Kaperan, Michelangelo Buonarrotti eta Errenazimenduko beste artista batzuen lanen argipean Ebanjelioen aurrean sekretua eta leialtasuna gordeko dutela aldarrikatu dute "hitzematen dut, nire burua derrigortzen dut eta zin egiten dut" ...


NORMALAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-01-30 16:45

Angel Erro BERRIA, 2014-01-21 Gizon bati helduta, besarkatuta, irakurri ditut Sebastian Iruñeko artzapezpiku benemerituaren adierazpenak. Badakit joan den astean idatzi nuela agure gonadun honetaz, baina, jaunak esana, maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde.Nondik atera da gizon hau?, galdetu dit sofaideak haren hitzak ozen irakurri dizkiodanean. Iruñetik, erantzun diot —aitortzen dut— oraindik ongiegi ulertzen ez dudan harrotasun punttu batez, baina «nire sintoma gozatzeko» chauvinismo lacandartzat baino gehiago gizon hon...