Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-28 Erromako metroaren C linea eraikitzeko lanetan, 35 x 70 metroko ur biltegia aurkitu dute. Ziurrenik nekazaritza enpresa baten laboreak ureztatzeko erabili zuten, baina inguruko ibai baten uraldiak geldiarazteko eraiki zutela dioen hipotesia ez dute baztertu. Aurkikuntzak garrantzia du, batetik, orain arte aurkitutako Antzinaroko ur biltegirik handiena delako. Eta, bestetik, San Giovanni auzoan dagoelako; Erroman iraganeko arrasto faltarik egon ez arren, inguru horretan ez dira orain arte Antzinaroko egiturak aurkitu. Alde txarra...