ISEKA

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 09:09

Aurten ere ISEKA martxan da!!! Uharte eta Olaztin taldeak eratzen ari gara baina oraindik izen emate epea zabalik dago, beraz izen eman nahi baduzu eta asteburu aspergarriei iseka egin nahi badiezu.... deitu Topagunera: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.orgInformazio gehiago izateko, ikusi bideoa!


Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak...


Hitzaro elkarteak udalekuen balorazio positiboa egin du aurten. 132 haurrek parte hartu zuten ekainaren 24tik uztailaren 17ra egin ziren Plisti Plasta eta Txirristi Mirristi udalekuetan. Elkartearen aburuz, begiraleen arteko harremana, sortu den lan-giroa eta haurrek agertu duten prestutasuna dira aurtengo edizioaren arrakastaren oinarria. "Haurrek primeran pasatu dute egin diren ekintza gehienetan", azaldu dute begiraleek. Izan ere, tokian tokiko jolasetan ez ezik -Plistikoek Urdaneta eskolan egin dute udalekua eta Txirristikoek Milagrosa eraikinean- herriko plazetan zein Goierriko b...


Ondo baino hobeto pasatu dute aurtengo udan Txankikuko ume eta gaztetxoek. Hona Deierritik heldutako frogak!!!!


Uztailak – 10   Gaur azken eguna izanik, goiza lasai hartu dugu. Gosaldu 8,45etan egin dugu. Bukatzerakoan maletak egitera joan gara (9,30ak aldera izan da). Gauzak jaso, gelak hustu eta 11ak aldera inkesta betetzera joan gara. Ondoren txandan zehar ateratako argazkien bilduma ikusi dugu. Bazkal aurretik ohiko argazkiak atera ditugu eta 13etan bazkaltzera joan gara. Autobasarekin 13,30 eta geldituta geunden baina aurrez etorri da eta gu prisa gabe ibili gara.14ak aldera atera da autobusa etxeruntz. Ordurako Unai,Eñaut,Iñazto,iñigo,Iker, Antton eta Aitor Otsagi aldera abiatuta zeuden ...


Uztailak – 9    Gaur ere eguraldi ona, orain arte egun beroena izan dugu. Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Aktibitateak egin ditugu. Aurreko egunean bi talde eskaladan izan zirenez gaur bi talde kobara joan dira. Eta hirugarrena erreka jatsiera egitera. Eguna apartekoa izan denez aktibitateak ere horrela irten zaizkigu. Txanda bukatzeko ezin hobeto. Koban izan diren taldeek galeria berri bat aurkitu dute, oso ikusgarria iruditu zaie. Egia esan ekarri dituzten argazkiak horrelakoak izan dira. Datorren urterako aztertu behar da gai hau nola planteatu, igoera ez omen da nahiko erraza...


Uztailak – 8   Gaur mendira joateko eguna aukeratu duguna. Goizean goizetik eguraldi bikaina, beraz aktibitate berria eiteko oso ondo. Nekea nabari da, goizean jaikitzea kosta egin zaigu baina 8,15etarako gosaltzen ari ginen. Motxilak prestatu, eta bi bidaietan denok Linzako aterpe aurrean. Mendira abiatzeko goizeko 9,40ak ondo joak zeuden. Aukeratutako mendia Atxerito(Mallo de Atxerito). Ibilaldia Gamuetako basoa, plana de Diego, bertan lehen geldiunea, zerbait jateko. Aurrez Aiertek buelta eman behar izan du. Txalotzekoa izan da bere jarrera, nahiz eta mina izan berak aurrera egin...


Uztailak – 7   Eguraldi nahiko argiaz esnatu gara. Entzierroa ikusi eta gosaltzera joan gara. Gaurko berriz aktibitateekin jarraitzeko asmoa dugu. Zenbait lesionatu ditugunez medikuarengana joatea erabaki dugu. Horrela Unaiek,Iker, Eñaut, eta Aiert eraman ditu Isabako medikuarengana. Txanda hartu behar izan dugunez goizeko 11,30etarako eman digute, beraz kobakoak eskaladakoekin batera ibili behar izan dute. Hirugarren taldea erreka jetsiera egitera joan da. Eta aktibitate honetan ere beste lesionatu bat izan dugu, makurtzerakoan belaunean min hartu du. Errekatik atera eta hau ere arr...


Uztailak – 6   Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Ondoren Orientazio Proba egitera joan gara. Eguna lainatua esnatu da baina hasera ondo portatu da. Proba Linzako aterpetik hasi dugu. Goiz erdian izugarrizko zaparradak botatzen ekin dio, hasieran aurrera egitea erabaki badugu ere ikusita nola jartzen ari zen suspenditu behar izan dugu. Bi talde basoan sartuta zeudenez nahiko kostatu zaigu lokalizatzea baina eguerdirako denok geunden kanpinean. Bertan kafesne edo kolakao beroa hartu, dutxatu eta bokatak jatera joan gara ondoko aterpera. Arratsalderako pelikula bat ikusteko asmoa izan du...


Bueno oin hemengo argazki honeitan udaleku honeitako espezialista eta begiralien aegazki batzuk jarrikoitxugu, holan ikasliok faltan bota ez gaitzaten...Espezialistak:Antton:Unai eta Iñigo:Iker, Eñaut eta Iñaki:Joxerra (Espezialistetan espezialena):Urrutia:Begiraliak:Xabi Arenaza:Idoia:Xabi Etxeberria:Bueno ba hemen daz geure argazkixek.Ondo segi ta zintzuek izen e!!!


AUPA LAGUNOK:Bueno, bueno, bueno...ia hemen gaz ostera be etxien bueltan. Gaur danok gaz pozik ondo lo indouelako baina tristuria be nabarmena da e...nire etxien isiltasun bat dau... eztau inor nire inguruen pasiluen korrikan, eztau inor oihuka... Baina bueno ze ingotzau ba!! Hurrengo urtien gehixau eta hobeto. Bueno blog honeik hasieria emuteko Atxerito puntan ataratako argazkixa jarrikou. Bertan talde dana agertzen da Eñaut, Antton, Miriam, Joseba eta Aiert izen ezik, honeik danak lesionauta euzelako eta Unai be eztau berak atara zauelako argazkixa.Besteik barik, saiatuko gara blogien dia...


Aurten gure txantxikuak Nafarroa aldean ibili dira, non eta Urrobi izeneko herrian udaz gozatzen. Inoiz baino hobeto moldatu dira gure umeak aurtengo udan jarri den jaima erraldoiarekin. Esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa izan da hau. Bestalde, ezin ahaztu oraingo honetan gurasoen inplikazioa udalekuen muntaketa eta desmuntaketa lanei dagokionez. Gure eskerrik beroenak laguntzen ibili zareten guztioi.   Txantxikuak bainu zoragarria hartzen.                       ...