Hautes-Pyrenees artxbibategian artikulu interesgarria aurkitu dugu Pirinioetako toponimiaren inguruan. Estrato toponimikoak, bakoitzaren ezaugarriak, eta abar. Geruza pre-indoeuropearra eta eusko-akitaniarra aipatzen dituzte, besteak beste. Artikulu osoa (frantsesez) Archivesenligne65.com webgunean.


Toponimia

No profile photo antzinakeriak | 2014-09-08 11:44

Mendizale guztiek ezagutuko duzue "Concurso de Centenarios" historikoa. Urte asko daramagu zaletuek arauak betetzen eta gailurretara ailegatzen. Lehen zerrenda ageri zenetik urte asko pasatu dira, larogeitik gora uste dut, eta noizean behin zerrenda hori birmoldatzen dute Federazioak dituen adituek. Gaur egun, Euskal Herri osoko eta Espainia aldeko eta Pirinio aldeko mendi ezagunenak igo ditzakegu "Concurso" hori gainditzeko.Azken birmoldaketa aurten izan da eta aldaketa batzuk sartu dira. Altuera edo kokapena gaurkotu dute kasu batzuetan, mendi bat edo beste sartu edo kendu besteetan, bain...


Zer dago soberan?

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-02 22:08

Zer dago soberan goitiko argazki horretan? Bai, errazena pentsatu duzula? Gizon ttiki hori, ezta? Tira, hori ere bai. Baina deigarria (dagoeneko harritu ez naiz egiten, baina deigarri egiten zaizkit zenbait kontu UPNrekin) egin zait igandeko UPNren bestan Nafarroako toponimiaz egindako erabilera.Begiratu ongi Miguel Sanzen gibeleko irudia. Nafarroako udalerri guztien izenekin osatu zuten irudia, eta horietako batzuk zuriz paratuz osatu Nafarroako mapa. Baina deigarria da izen euskalduna duten herri izen guztiei -Nafarroako Gobernuak berak aspaldian onartu eta darabilen toponimiaren kontra- ...


Urgull eta abar

getag 1456133226747 G&G | 2007-04-20 18:07

Gauza jakina da toponimia, eta kostaldeko toponimia bereziki, itsasoan zehar zabaltzen dela, barreiatzen dela eta leku berriak izendatzeko ingurune ezagunetako izenak erabili izan dituztela itsasgizonek. Horrela, Ameriketako Ternuan marinel bretoi eta normandoek Bretainiako eta Normandiako toponimoekin bataiatzen zituzten paraje berriak. Euskaldunek, berriz, euskal toponimoez. Euskal kostaldeko hainbat leku-izen, bestalde, Normandiatik datozela ematen du, hala nola Donostiako Urgull mendia. Eta sinesten ez baduzue, begiratu Jersey uharteko Gorey hiriko Montorgeuil gazteluaren itxura, joa...