Timiako Kel_tamasheq-a        Mendiaren babesean ezkutaturiko Air-eko oasi guztien artean, Timia da zalantzarik gabe, ederrena. Palmondo-sailak fruta-arbola anitz gordetzen ditu: granadondoak, arabisagar-arbolak, berenjondoak... Txorien abestiek, orduro ura igotzeko «Takarkart» putzuko poleekin lehiatzen dira, eta neguan, inguruko basamortu mineralarekin talka egiten duen berde koloreko gari-sailak dantzatzen ditu haizeak. Harago, ur-jauzi handi batek elikatutako «guelta» sakon, zoragarria.   Afis, lanerako gai ziren gizon guztien antzera, ...