Utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Bazekiat hau baino hoberik etorriko ez dekela iruditzen zaikena baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk eta gehiago. Bazekiat kontue ez dekela azken trena iruditzen zaiken edo ez, bazekiat kontue, hire trena hau ziala iruditzen zaikena dekela baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Ez duk xamurra izango ez, baina utzi zak, utzi hiok joaten, inork etzian esan erraza izango zianik, eta ez dek ez. Esaiok agur irriparre bat ahoan dekela, horixe dek eta oraintxe hitaz behar dikena, utzi hiok, utzi hiok joaten. Beneta...


Gauza kuriosoa da arte sormenarena ezbairik gabe. Bai jauna. Artistak, artelana sortu egiten dut. Puff! flipantea, ez esan ezetz! :-) Batzutan artistak, ezagutzen dituen material edo teknologiak erabiliko ditu artelan berri bat osatzeko, beste batzutan berriz, ordurarte baztertua izan den "akats" edo bestelako zerbait erabili lezake artelana sortu eta dena "hankaz gora" edo jartzeko, eta beste batzuetan, azken aurrerapen teknologikoek eskeintzen dizkioten aukerez aprobetsatuko da adibidez. Badira baita ere beste mila kasu noski.Baina beno, gaurkoan sormenaren hiru aukera horietatik adibide ...