Atzo errealizazioko klasean laburmetraiak ikusten aritu ginen eta beraien artean, Jose Maria Goenagaren Tercero B lana ikusteko aukera izan genuen. Kontua da, zur eta lur utzi ninduela orain lau urte idatzi nuen gidoi batekin antzekotasun nabariak dituelako (zaborretara bota beharreko beste ideia bat...). Egia da, istorioa bera, lehengusu batek kontatu zidan leyenda urbano horietako batean oinarrituta zegoela (bere lagun baten lehengusuaren aniaren koadrilako bati geratu zitzaion horietako bat...) eta jende askok ezagutzen duela baina hala ere grazia egin dit kointzidentziak....