Berriaren webgunean ikusi dugu. Ostegun honetan, abenduaren 5a, goizeko 11:00etatik aurrera Gorka Ovejero on-line egonen da Berriako webgunean galderak erantzuten. Badakizuenez, bi urteko espetxe zigorra ezarri zuen Auzitegi Nazionalak Gorkari, Barcinaren aurkako "atentatua" egitea egotzita. Gorka Berrian izango da etzi goizean, irakurleen galderei erantzuteko. 11:00etan hasiko da elkarrizketa digitala. Esteka hauetatik egin ditzakezu galderak Gorka Ovejerori. Galdera eta erantzunak agertzen baldin badira Berriaren webgunean hemendik jarriko ditugu ere.


Datorren astelehean, Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte AHTaren eta Yolanda Barcinaren aurka, tartaz ekimena aurrera eraman zituzten euskal herritarrak. AHT Mugituko kideei 5 eta 9 urte arteko zigorrak eskatzen dizkiete "tartazo" batzuengatik. Zentzugabekeri honen aurrean, autobusak antolatzen ari dira epaiketara joan eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Txartelak Etxarriko Leku Ona tabernan eros daitezke 20 euroren truke.