Ordiziko Gaztetxeak 24 urte beteko ditu aurten eta makina bat ekitaldi antolatu ditu urteurren honetarako. Hala ere, 25. urteurrena ere gertu dago eta mende laurdena ospatzeko ideia bikain bat izan dute Ordiziko gazteek. Talde goierritar ezberdinen artean CD bat argitaratzea otu zaie eta horretarako gure eskualdeko bakarlari zein musika talderi parte hartzea eskatzen diete. Ez da lehen aldia Ordiziko Gaztetxeak horrelako ekimen bat abian jartzen duena orain urte batzuk Adierazteko Gogoak (Goierriko 16 talde) diska kaleratu bait zuten. Orduan, Geroh, Leher, Animese Martinez edo Erga Omnes...


Choixen myspacean topatu ditut Bertsio Gaueko argazki hauek eta beste asko Igor Hendrix eta ni neu Nekea aurpegian PD: Errepikatzen banaiz ere, zein ondo pasa genuen...


         Egia esan, ez dut uste sekula eszenatoki baten gainean hain ondo pasa dudanik. Bost urte pasa dira (azkar esaten da…) azken aldiz Spurium eszenatoki batera igo zenetik eta Beasaingo Gaztetxeko 2008 Bertsio Gaua aukera ederra iruditu zitzaigun oroitzapen zaharrei forma berriak emateko.                Zortzi bat talde igo ziren taulara atzokoan, Nazka Naranja, Alopecia Genital, En un parque madrileño se me pone como un leño, Residuos Sistematicos, Igor Alustiza & The Surfing Secr...