"Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu" dio atsohitzak. Guk kukuok (kantariok) urte osoko emankizuna dugu, udaberrian loratzen bagara ere.Beste modu batez esanda, maiatza loreen eta eguraldi eguzkitsuaren hilabetea izan da beti. Eta kantuaren hilabetea ere izateko aukera asko du, hilabete osoan zehar han hemenka kantuaren inguruko ekimenak antolatu direlakoz. Baina goazen emeki-emeki zehaztera:- Maiatzak 7, larunbatarekin IRUÑEAN KANTUZ.- Maiatzak 8, igandearekin Herri Urrats Senperen. Honatx gonbidapena:Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan iraganen da urtero bezala Iparraldeko Ika...


Pixkanaka pixkanaka 2004ko udaberrian Ruth eta nik Siziliara egindako bidaia Tagzaniaren bitartez punteatzen ari naiz. Uste baino lan handiagoa ematen ari dit hala ere, eta denbora ez dut soberan. Hala ere oso ondo datorkit, bidaia gogoratzeko eta interneteko mapen mundu honetaz gero eta gehiago ikasteko. Nere afiziotako bat beti  geografia eta mapena izan da, eta a ze "jostailuak" ditugun azken aldian gure eskuetan,  debalde gainera! Siziliako argazkiak ere sarean jarrita ditut, flickr-en. Siziliako bidaiaren mapa bukatzea oraindik denbora kostako zait, oraindik mendebaldear...