Egutegia eskura? URRIAK 7, guretzat U 7! Ixa handi bat egitera gonbidatzen zaituztet...zein den plana?AFIGES elkarteak "Baikor pentsatu nahi duzu?" sentsibilizazio kanpainaren barne eta Why Not? fundazioak 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa antolatu dute buruko gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziei aurre egin eta eritasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboa gizartean ikusarazteko asmoz. U 7-an, nahiz korrika, nahiz animatzeko, gerturatu Donostiara eta parte hartu...beranduegi baino lehen, irribarre alai baten lekuko izatea gauza ederra baita! PO...


Zer da ekonomia solidarioa? Lanki taldekoek kongresu bat antolatu zuten duela astebete gai hori hizpide hartuta. Munduko toki ezberdinetako pertsonak etorri ziren Huhezira. Batzuk beraien herrialdeetako esperientziak kontatzera, beste batzuk, ordea, besteek esaten zutena dastatzera.  Aukera izan nuen ostegun arratsaldeko hitzaldiak entzuteko eta biziki interesgarriak iruditu zitzaizkidan.   Lehenik eta behin, Marie J. Bouchard kanadarraren esperientzia entzun genuen. Quebec-eko ekonomia sozialaren esperientzia kontatu zigun. Ekonomia soziala oso diziplina zaharra da Kanadan eta e...