Hamaika urte eta gero (hamaika alegia) eskiatzera noa datorren asteburuan. Sekula ez dut gehiegi kontrolatu eta hori aprobetxatuz irristatzeko tresna aldatzea erabaki dut. Tabla probatuko dut eta dagoeneko lortu dut horretarako beharrezkoa den guztia; galtzak, txamarra, kamixeta termikoa, txapela… beno, dena ez, betaurrekoak falta zaizkit.   Baditut eta etxean daude baina ez dakit non demontre. Bila eta bila ibili naiz baina ez ditut topatzen. Ordenadorean zerbait bilatu nahi dudanean “bilatu” tresna erabiltzen dut, sarean zerbait aurkitu nahi dudanean aldiz, google eta ez hain mu...