GONBITA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-06-11 18:59

BERRIA, 2015-05-30 / Anjel Lertxundi Idazle ur-edaleen poema bakar batek ere ezin du ona izan, ezin du denbora luzez iraun. Horrela botata, probokazio bat ematen du. Poeta eta irakurle abstemioen, poesiaren, alkoholaren inguruko onkeriaren kontrako alegato bat. Lagun abstemioak nirekin haserretu baino lehen: esaldia Horaziorena da, orain bi mila urte pasatxo idatzia. Bestalde, gogoratu liburu formatoan ageri diren lehen euskal hitzak, Rabelaisen Gargantua-n daudenak, gonbidapen adeitsu batekin:Lagonak, edatera!Atzo hasi zen Zarautzen aurtengo Literaturia, Literatura eta ardoa gai l...