Hitz eta pitz

egal 1456132053662 Egal | 2009-05-08 22:38

I eta M ezizeneko bi Senegaldarrekin egin dugu hitz itsasontzitik atera eta Bergarara iristeraino egindako bidaiaren inguruan. Hauxe da kontatu digutena:Nola sortu zen hona etortzeko ideia?I: Lagunak ditugu Europan, haiengandik kontakizunak iristen zaizkigu Afrikaraino: nola etorri, nora...Zer sartu zenuten motxilan hona etortzean?M: Motxilan itsasontzia ordaintzeko familiaren artean bildutako dirua eta arropa pixka bat eramaten zuen jendeak. Nik ez nuen motxilarik ekarri, prakak eta jaka soilik.I: Nik arropaz bete nuen motxila, 10 kilo baino gehiago zuen. Denek esaten zidaten zoratuta neng...


Hamaika egun itsasoan

egal 1456132053662 Egal | 2009-04-30 19:23

 Istorio guztiak Senegalen hasten dira, edo Marokon, edo Tunisian... Arrazoiak desberdinak baina xedea bera, itsasoa zeharkatzea bizitza berri baten bila, aukera gehiago dituen bizitza baten bila.Ianire Beriain, Paulo Elkoro, Oihane Beñaran / EskoriatzaItsasontzi bat Tenerifera iristen. / elmundo.esZerura iristeko infernutik igaro behar omen da. Gure bi Crusoe partikularrek, Sene eta Galek, haien bidaia kontatu digute eta gaur egun gure herrialdean bizi diren atzerritar askoren bidaiak nolakoak diren argitu digute.Gaueko hamabiak ziren, eguraldia ona zen eta itsasoa bare zegoen. «Lortz...



    Atzo "Jaunak"en, (Bilboko Goienkale-somerako taberna bat) senegaldar bat hurbildu zen, bere diskak eta saltzen, eta bide batez bidetik deskantsua hartzen. Galdetu nion nongoa zen, erantzun zidan Senegalekoa, kontatu nion zelan Bermeotarrak joan ohi ziren 50'etan Dakarrera, atunetara. Ez ei zekien. Esan nion hangotar batzuek euskara ikasi zutela, itsasontziak deskargatzeko, esan zidan hemen ez zela beharrezkoa, euskaldunak gaztelaniaz egiten zutelako; bai, tabernariak gaztelaniaz hitz egiten diete. Galdetu nion zein hizkuntza zekizkien: esan zidan berea Wolof zela, gero ar...


Atzo autobusean nindoala bat-batean egoera bitxi batean ikusi nuen neure burua. Elur bustiak  leihoak lurruntzen zituen eta iluntzen zegoenez ez zen ezertxo ere ikusten. Orduan autobusa ohiko abiaduran baino askozaz polikiago zihoan. Autobus geltoki bakoitzean egunero ikusten ditudalako ezagun ditudan pertsona multzoak batzen zituen.  Baina Ibai ondoko geltokian noizean behin etortzen diren bikotea igo zen, horrek harritu egin ninduen. Eurak Senegaldarrak dira, eta motxila bat eraman ohi dute bizkarrean. Normalean arropa gutxi daramate soinean eta sartu bezain pronto begirada hotz...