Nolatan ez zitzaion inorri lehenago okurritu? Horixe da FaceBook-en saltseatu ondoren pentsatu nuena. Horren da ideia sinple eta potentea! Sare sozialak Beti egon dira modan sare sozialak. Apuntatzen zara webgune batean eta, ahal baduzu, zure lagunak apuntarazten dituzu. Arrakasta duen tresna bada, ikusiko duzu mundu osoko ehunka lagun daudela ja apuntatua. Gero, esaten duzu "Urlia nire laguna da" edo "Urlia nire ezaguna da", harreman-gradu diferenteak ere marka baitaitezke normalean. Eta zure harreman sare birtuala definitzen duzu horrela. Harremanen sare hori balia dezakezu kont...