Sanjuandegiko Festa Btzordeak, honako balorazioa egin du 2009ko auzoko jaieninguruan:Orokorra2009ko jaien inguruko balorazioa, orohar, oso positiboa da. Balorazioa egiterakoorduan, hurrengo irizpideak izan ditugu aintzat: parte hartzea, giroa eta ekimen bakoitzarengauzapena.Jende aldetik, sanjuandegiko jaiek, gorakada izan dutela uste da. Auzotar eta herritarugari izan da auzoan, jaietan zehar eta antolatutako ekimenen aurrean ere, erantzun onaeman da orokorrean.Aipamen berezia egin nahi genioke, merkatari, tabernari eta negozio ezberdinen partehartzearen inguruan, egin den apustuari. Erant...


Dagoeneko festa garaia gainean dugu. SFBk aurten ere ez da atzean gelditu eta bete-beteta dagoen kartela osatu du aurtengo Udaberri jaietako. Hala ere, jendea behar izaten da jaietako egunetan ekintzak aurrera eramateko eta elkarrik ongi pasatzeko. Eskertuko genuke zure laguntza. Laguntza eskaini nahi baduzu: cfb.sanjuandegi@yahoo.es edo 679695737an jarri gurekin kontaktuan. Aldez aurretik eskerrak emanez, Adiorik ez!  


“Auzotarren diruarekin egin genuen”   6 bat laguneko koadrila hasi zen Sanjuandegiko udaberri jaiak antolatzen. Ramon Pozo, Nerea Beltran eta Filo Perez-en eskutik jaso ditugu hasierako urteetako lekukotasunak.   <SFB>Sanjuandegi, orduan, auzo zabala bazen ere, taberna bakarra zuen. Txoko taberna hain zuzen. Bertan elkartzen ziren auzoko gazte koadrilak eta ez hain gazteak ere. Egunetan txantxetan ibili ondoren, beste auzoetako jaiez hitz egin eta “gureak ez zuen festarik ospatzen”. Jai eta parranda egiteko parada egokia zen horrelakoa antolatzea. Dudarik gabe eta gogoz bet...


Sanjuandegiko Auzo-Batzarraz Sanjuandegin auzo-batzarra egiteko deia luzatu diote hainbat eragileek Azpeitiko udalari. Euren artean, eta garrantzitsua, SFB. Bera izan baita proiektuaren eragile eta sortzaile nagusia. SFBrekin talde ugari agertu dira proiektua eta deialdia auzora zabaltzeko eta udaletxean entzuna izateko. Besteen artean: Bide-Ona kultur taldea, Merkatariak, elkarte gastronomikoak, Saloi dantza taldea... Deialdia beraz, ez da gauza bakartia. Publikoki abenduaren 10ean, asteazkena, 15,00tan egin da prentsaurrekoa Sanjuandegiko Txiki-Txoko ludotekan. "Famili"-argazkia Jose Ant...