Adi, palindromozaleak eta berbajale oro: Arrasateko AED elkarteak "euskarazko palindromo lehiaketa" deitu du. Lanak e-mailez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera otsailaren 11ra bitartean.Hasiera emateko edo, palindromo tailer bat emango dut Arrasateko Kulturateko areto nagusian, bihar, abenduaren 28a, arratsaldeko 18:30ean.Eragin arkatzei!Egunotan bada beste lehiaketa palindromiko bat, REVER mugimenduak bultzatua, gazteleraz: Mikroipuin palindromiko lehiaketa. Egin klik irudian informazio gehiagorako:


Nazioarteko I. Kongresu Palindromikoak sorturiko ekarpen interesgarriena, duda barik, ReveR mugimenduaren sorrera izan da.Mugimendu literario palindromiko lez aurkezten du bere burua eta bloga hemen dago, palindromoekin zer egin daitekeenaren erakusle.