Aste pare bat joan zaizkigu gauzak lotu nahian eta akaso bakarren batek berriz ere oporretan ote geunden pentsa zezakeen, baina, inondik inora ere ez, eh! Irailean berriro ere mundua martxan jartzen den honetan (Karibeko erritmoan, agian?) guk ere badugu esku artean aurtengo ikasturteko ekimenen gaineko informazio pittin bat. Irailaren 26ra bitartean izango da irekita 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroetarako izenematea. Ikastaroei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Ezaugarri orokorrak:Ikastaroen iraupena: urritik ekaineraSaioen maiztasuna: astean behinIkastaroen kuota...


Larunbatean, hilak 18, jokatu ziren Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan IV. edizioko finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak. Hona hemen emaitzen taula: HERNANIKO IV. PALA TXAPELKETA 3-4.postua Marta Murua Marijo Mendiola 25 19 Jone Irastorza Ana Mujika FINALA Idoia Tejedor Iratxe Tejedor 25 18  Marijo Galdeano Kristina Galdeano Emaitzak nahikoa estuak izan ziren eta partida politak jokatu zituzten. Antolatzaileak behintzat gustura agertu dira, beste behin ere, emak...


Iragan larunbatean, maiatzak 28, ospatu zen Iruran V. Emakumea Pilotari eguna. Bertan aisialdiko paleta ikastaroetan dabiltzan emakumeek egun pasa ederra egin zuten paleta, pilota, musika eta dantza artean.Emakumezkoen IV. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere bertan jokatu zen eta bigarren urtez jarraian donostiarrek etxeratu zituzten txapelak. Finalean oiartzuarrei gailendu zitzaizkien. Lehiaz gain, ordea, paleta saioa ere izan zen eta gustura aritu ziren guzti-guztiak. Hona hemen festan parte hartu zutenen familia argazkia ere. Ikasturte amaiera ona izan eta uda hobea!


Emakumezkoen Gipuzkoako IV. Txapelketa Herrikoiaren azken fasea larunbatean, hilak 28, jokatuko da, Iruran ospatuko den Emakumea Pilotari egunaren baitan.Hona hemen, inork jakinminik balu, lehiaketa sistema eta parte hartuko duten bederatzi herrien berri.Hiru bikoteko hiru multzo osatuko dira eta multzo bakoitzean denek denen kontra jokatuko dute ligaxkan. Partidak 12 tantotara jokatuko dira, errebotean eta frontisean. A multzoa B multzoa C multzoa Oiartzun Donostia Hernani Ibarra Tolosa Azpeitia Azkoitia Zizurkil Zarautz Frontisean ...


Datorren larunbatean, maiatzaren 28an, ospatuko da Iruran V. Emakumea Pilotari Eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 80-90 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak, guztira ikasturtean parte hartu dutenen erdiak, gutxi gorabehera. Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako IV. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Herri bakoitzak bere ordezkaritza izango du txapelketa ...


Hernanin ere, aurreko hiru urteetan egin duten bide beretik, emakumeentzako pala txapelketa antolatu dute aurtengoan ere. Aurten, gainera, orain arteko parte hartzaileena izango da. Hona hemen xehetasun gehiago:Bikoteak 1. Mari Jose Galdeano - Kristina Galdeano 2. Idoia Tejedor - Iratxe Tejedor 3. Axun Olaran - Loli Izagirre 4. Ixiar Jauregi - Koro Loiarte 5. Mari Jose Mendiola - Marta Murua 6. Ana Mujika - Jone Irastorza 7. Mila Beldarrain - Maider Tolosa Egutegia Orduak 2011/05/07 2011/05/14 2011/05/21 2011/05/28 ...


Udaberrian sartu eta uda usaina geroz eta hurbilago (ez denok nahi bezain gertu, baina...) dugun garai honetan jarri ohi dira martxan hainbat herritan paleta txapelketa herrikoiak. Gure belarrietara heldu denez, Getariakoa abian da, apirilaren 7tik. Aurten 16 bikotek izena eman dute eta bi multzotan banatuta arituko dira. Partidak ostegunero (19:00etatik aurrera) eta ostiralero (18:00etatik aurrera) jokatzen dituzte, herriko frontoian. Ia hiru hilabeteko iraupena izango du lehiaketak. Lehen fasea ekainaren 10era arte luzatuko da. Ondoren, bigarren fasean, Liga eta Kopa bereiziko dituzte eta...


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarri zuen martxan Villabonan, Emakumea Pilotari proiektuaren baitan.   Parte-hartzaile kopurua gehitu asmoz, ordea, “Ate Irekiak” antolatu ditu aste honetarako zein hurrengorako, emakumeek ikastaroak zertan datzan ikusi eta proba dezaten.   Ikastaroa Villabonako Behar-Zana pilotalekuan izango da, ostegunetan, 15:00etatik 16:30era.   Ostegunak Urtarrilak 13 15:00 -16:30 Urtarrilak 20 15:00 -16:30   Ikastaroa...


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak jarri nahi ditu martxan Orio, Villabona eta Azkoitian. Astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Ikasturtearen amaieran, gainera, ohitura bihurtu den lez, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari Egunean. Aurreko edizioetan 80 inguru elkartu ziren eta egun-pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatzen da Emakumezkoen Paleta...


Aste pare bat barru jarriko dira abian Emakumea Pilotari proiektuko partaidetzako alorrean kokatzen diren aisialdiko paleta ikastaroak. Iaz 150 emakumetik gora izan ziren parte hartu zutenak eta aurten ere ez dirudi kopuru horretatik oso urrun izango garenik. Hainbat herritan zehaztu dira dagoeneko ordutegiak eta beste zenbaitetan zehaztear behar dute. Izenemate batzuk ere zabalik dira dagoeneko. Hona hemen guk gidatuko ditugun herrien behin-behineko zerrenda: Zizurkil, Ibarra, Tolosa, Zarautz, Getaria, Oiartzun, Donostia eta Hernani. Jarraian ikastaro hauen ezaugarririk nagusienak: ...


Iragan berri zaigun asteburuan zehar erabaki dira hurrenez hurren Getaria eta Hernaniko emakumeen pala txapelketetako aurtengo txapeldunak. GETARIAKO NESKEN V. PALA TXAPELKETA Ostiral iluntzean jokatu zituzten azken bi partidak herriko frontoian. Jaialdiari hasiera Kopako finalarekin eman zioten eta amaiera, berriz, final nagusiarekin, Ligakoarekin hain justu ere. Kopako finala:   1. bikotea 2. bikotea Irune-Naroa, 18 Edurne-Miren, 30 Ligako finala: 1. bikotea 2. bikotea Naroa-Arrate, 27 Juani-Leire, 30 Aurten 14 bikotek hartu dute parte guztira txapelketan eta b...


Asteburu honetan zehar erabaki dira hurrenez hurren Getaria eta Hernaniko emakumeen pala txapelketetako finalistak. GETARIAKO NESKEN V. PALA TXAPELKETA Ostegun eta ostiralean jokatu zituzten finalerdietako lau norgehiagokak eta honako hauek arituko dira datorren ostiralean, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera jokatuko diren bi finaletan: Kopako finala:   1. bikotea 2. bikotea Irune-Naroa Edurne-Nerea Ligako finala: 1. bikotea 2. bikotea Naroa-Arrate Juani-Leire HERNANIKO EMAKUMEEN III. PALA TXAPELKETA   Larunbat goizean, hilak 19, jokatuko dituzt...


Uda gerturatzen joan ahala oso ohikoak izaten dira gurean herrietako pilota txapelketa herrikoiak. Gauzak hala, emakumeenak ere pittin bat ugaritu dira azken bizpahiru urteotan. Une honetan Getarian, Hernanin eta Oiartzunen, behintzat, ari dira lehian hainbat bikote, teniseko pilotarekin. GETARIAKO NESKEN V. PALA TXAPELKETA Atzo eta gaur artean jokatuko dira finalerdiak. Eguraldia lagun izanez gero kanpoan eta bestela, aldiz, estalpean (Urtetan eta Sahatsa kiroldegian). Finalerdietako 1. jardunaldian Kopako partidak zeuden atzorako iragarrita: 1. bikotea 2. bikotea Edurne-Uzuri I...


Iragan larunbatean, maiatzaren 29an, ospatu zen Iruran IV. Emakumea Pilotari eguna. Bertan jokatu zen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako III. Txapelketa Herrikoia ere.      Gipuzkoako 11 herritako bikote bana aritu ziren lehian: Oiartzun, Zizurkil, Donostia, Tolosa, Azpeitia, Zarautz, Hernani, Azkoitia, Getaria, Arrasate eta Ibarratik joanak. Ligaxkan, bi multzotan banatuta, denek denen aurka jokaturiko partiden ondoren finalerdietan elkarren aurka aritu ziren Oiartzun-Getaria eta Hernani-Donostia.     ...


Bihar, maiatzaren 29an, ospatuko da Iruran IV. Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 80-90 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak, guztira ikasturtean parte hartu dutenen erdiak, gutxi gorabehera.   Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaroa garatu den herri bakoitzak bere orde...


Larunbatean, hilak 29, ospatuko da Irurako udal pilotalekuan IV. Emakumea Pilotari Eguna. Aurtengoan ere ziento bat emakume inguru bilduko dira bertan ikasturte amaierako festa egiteko. Gipuzkoan zehar martxan izan ditugun 11 herrietako emakumeak daude gonbidatuta (150 inguru) eta 90 bat biltzea espero da.   Egitaraua bete-betea da. Besteak beste Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoia (ligaxka eta azken fasea), paleta saioa, sari banaketa, familia-argazkia, bazkaria, trikitilariak,... izango dira. Goizeko 10ak inguruan hasi eta itzulerako autobusa irten arte ez da ...


San Juan jaiak aitzakia hartuta, aurten hirugarrenez antolatu du Hernaniko Kirol Patronatuak emakumeentzako herriko pala txapelketa. Sei bikotek hartuko dute parte ligaxkan eta lehen postuetan sailkatutako bi bikoteak igaroko dira ekainaren 19ko finalera. Hemen parte-hartzaile eta egutegiaren berri: BIKOTEAK 1 Mari Jose Galdeano-Kristina Galdeano 2 Idoia Tejedor-Iratxe Tejedor 3 Axun Olaran-Loli Izagirre 4 Edurne Tejeria-Koro Loiarte 5 Mari Jose Mendiola-Marta Murua 6 Karmele Larraza-Axun Larburu EGUTEGIA 2010/05/15 2010/05/22 2010/05/29 09:00 1 / 2 ...


Maiatzaren 29an, larunbata, ospatuko dugu Iruran, ia ohiko bihurtu zaigun egoitzan, 2010eko Emakumea Pilotari Eguna. Aurtengoa IV. festa eguna izango da. Ikasturtean zehar, azarotik aurrera kasurik gehienetan, Gipuzkoako hamaika herritan (Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Getaria, Hernani, Ibarra, Oiartzun, Tolosa, Zarautz, Zizurkil) antolatutako ikastaroetako emakume guztiei luzatu diegu bertan parte hartzeko gonbidapena. Iragan edizioetan bezalatsu, goizean zehar, Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea jokatuko dute, herri bakoitzeko bikote batek, eta pal...


Iragan larunbatean, apirilaren 25ean, ospatu zen Amasa-Villabonako pilotalekuan 2010eko partaidetzako emakumeen topagunea. Bertan, Gipuzkoan zehar martxan ditugun ikastaro ezberdinetako emakumeek parte har zezaketen, jolas eta partida mota ezberdinak jokatuz. Partehartzea ez zen oso handia izan kantitateari dagokionez, 24 bat emakume bildu ziren, baina bai gustura geratzeko modukoa. Bi multzotan aritu ziren, ordu eta erdiko bi saiotan banatuta, eta izerdia behintzat latz isuri zuten, eguraldi beroak lagunduta. Bertaratutakoak, behintzat, gustura eta irripartsu itzuli ziren etxera. A...


Datorren larunbatean, apirilaren 24an, egingo da Amasan Gipuzkoan zehar martxan ditugun emakumeen paleta ikastaro ezberdinetako kideen topaketa. Bertan, herri ezberdinetakoek elkarren aurka partidatxoak jokatzeko aukera izango dute, arratsaldeko 16:30etik aurrera, 19:30era arte. 20 lagunetik gora dira izena eman dutenak eta ordu eta erdiko bi saiotan (bi multzotan, beraz) banatu ditugu, jokatzeko aukera handiagoa izan dezaten. Iaz Getarian eta Tolosan egin genituenak arrakastatsuak izan ziren, hemen beheko irudietan ikus dezakezuen bezala. Ondo pasa eta animo!


Getariako V. Nesken Pala Txapelketa antolatzeko bilera deialdia egin dute datorren astelehenerako, martxoaren 29rako. Arratsaldeko 19:00etan Eskualtxetako eraikinean izango da. Aurten ez dute aurretiaz izen-ematerik zabaldu. Hori dela eta, parte hartu nahi dutenek bileran bertan eman beharko dute izena. Horretarako, beharrezkoa da, gutxienez, bikote bakoitzeko ordezkari bat bertaratzea, txapelketaren nondik norakoak ere bertan erabakiko baitira. Txapelketa polita izaten da, teniseko pilotarekin jokatzen da, eta urtetik urtera gora egin du parte-hartzaile kopuruak. Azken edizioan, ...


Atzo, azaroak 30, jarri zen abian Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan antolatu dugun 18 urtetik gorako emakumeentzako azken paleta ikastaroa, Oiartzunen. Ikasturtea maiatza-ekaina bitarte luzatuko da eta astero ordu eta erdiko paleta saio bat egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, Patricia Espinar teknikariaren gidaritzapean. Saioak Haurtzaro ikastolako pilotalekuan burutuko dira, astelehenetan, 20:00etatik 21:30era. Inork izena emateko interesik edo zalantzak argitzerik nahi balu oraindik ere bada aukerarik. Errazena 665988588 (Patri) telefono zenbakira deitzea litza...


Datorren larunbatean, hilak 28, amaituko da Oiartzunen antolatu nahi dugun 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroan izena emateko epea. Horretarako hiru bide dituzue: Elorsoro kiroldegia Gazte informazio bulegoa Telefono zenbakia: 665588988 (Patri) Astero-astero, astelehenetan, 20:00etatik 21:30era saioak egingo dira Haurtzaro ikastolako pilotalekuan eta ikasturtearen amaieran Emakumea Pilotari Eguna, beste herrietako ikastaroetako emakumeekin batera egun pasa ederra eginez.  


Iragan astelehenetik, azaroak 16, ia hilaren amaierara arte, azaroak 28, irekita dago Oiartzunen antolatuko den emakumeen paleta ikastaroan izena emateko epea. Azarotik ekainera, astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte izena emandakoek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Saioak zuzentzeko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko teknikari bat izango dute. Ikasturtearen amaieran, gainera, azken festa batean, Gipuzkoako herri ezberdinetan (Ibarra, Tolosa, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Hernani, Zarautz eta Getari...


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarriko du martxan, aurten lehen aldiz, Oiartzunen. 2004tik Gipuzkoako hainbat herritan abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau, partaidetzako kirolaren barruan hain justu. Egitasmoa euskal pilotan emakumeen parte hartzea sustatzeko asmoz jarri zen abian eta helburu berarekin darrai Gipuzkoan zehar hedatzen.   Azarotik ekainera, astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta...